Notker Balbulus
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Notker Balbulus, Notkerus Balbulus edo, baita ere, Notker de San Gall (ca. 840 – 912) San Galoren abadiaren monjea izan zen. Poeta eta musikagilea izan zen. Balbulus bere izengoitia zen eta "Totela" esan nahi zuen. 1512an, Julio II.ak Dohatsu izendatu zuen.
Remove ads
Obra
Noktero Erdi Aroaren erlijio poeta garrantzitsuenetariko bat da. Hari esker Alemanian erlijio lirika mota berri sartu zen: sekuentzia. Berea da ere Gesta Caroli Magni kronika, bere garaiko Frantziaren gertaeren azalpena; kronika hori garai horren ezinbesteko informazio iturria da. Dena dela, ez dakigu oso ondo zeintzuk izan ziren bere lanak; askoren egilearen inguruko informazioa iluna da. Adibidez, Media Vita ereserkia egotzi zaio baina denborarekin hori ez zela egia ikusi da.
Remove ads
Bere testuen edizioak
- Gesta Karoli Magni, Hans F. Haefelek argitaratu zuen Monumenta Germaniae Historica, Scriptores rerum germanicarum, Nova series, XII, Berlin, 1959 (Digital MGH[Betiko hautsitako esteka])
- Opera Omnia, Jacques Paul Mignek Patrologie Latine liburuan plazaratu zuen, 131 liburuki (extraits)
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
