Obus

From Wikipedia, the free encyclopedia

Obus
Remove ads

Obusa artilleria atala da, kanoiak ez bezala, tiraketa kurbo baten bidez eraso dezakeena. Tiraketa ez zuzen baten bidez, parabola bat eratuz, lurraren oztopo natural edo artifizialen gainetik, bere jaurtigailua bota dezake. Berez, 45º baino angelu handiagoetara hel daiteke.

Thumb
152/13 obusa, Italiako Armadak Lehen Mundu Gerran erabilia.

Obusa, XIX. mendearen lehen erdialdean agertu zen lehen aldiz adiera honetan, baina Lehen Mundu Gerran hartu zuen berebiziko garrantzia, artilleriako atal garrantzitsuena bezala. "Goitik" eraso egitea ahalbidetzen zuen, erdi lurperatuta zeuden gotorlekuei batez ere. Hauek, kanoi tradizionalentzako, helezinezko jopuntua ziren.

Lehen, obusek jaurtitako jaurtigailuen irteerako abiada, neurri bereko kanoi batena baino txikiagoa zen tiro zuzenean, baina, oraingo aurrerapenei esker, irteera abiada handiagoa lortzen da, propultsio karga gehigarriak erantsiz, honekin, jopuntu bat behera botatzeko distantzia handiagoak lortuz. Orain, artilleria atal gehienak mistoak dira, kanoi-obusak, tiro zuzenean edo ez zuzenean tiratzea ahalbidetzen baitute

Remove ads

Jaurtigaiak

Thumb
Lehen Mundu Gerrako obusak (ezker-eskuin):
- 90 mm obus metrailaduna
- 120 mm obus suemaile burdinurtua (77/14 modeloa)
- 75 mm obus lehergarria (16 modeloa)
- 75 mm obus baladuna (97 modeloa)

Obus izenarekin, orokorki forma zilindrokonikoa duen munizioari ere deitzen zaio, esfera formako balengandik ezberdintzeko. Beharbada, hitz hau, artilleria atalari zegokiona hasiera batean, Gerra Karlistetan Espainian erabili ziren obusek botatzen zuten munizioetan erabili zelako hartu zen.

Remove ads

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads