Paleogenoaren azken epoka, 10 milioi urte inguru iraun zuena From Wikipedia, the free encyclopedia
Oligozenoa (grezieraz: ὀλίγος oligos, 'gutxi' eta καινός kainos, 'berri') Paleogenoaren hirugarren zatia izan zen. Orain dela 33,9 ± 0,1 Ma hasi eta orain dela 23,03 ± 0,1 Ma bukatu zen.[1] Aurreko aldia Eozenoa izan zen eta hurrengoa Miozenoa (Neogenoan).
Ugaztunak eta hegaztiak asko ugaldu ziren aldi hartan. Ipar Amerikan itsasoa kontinentetik atzeratu zen eta Mendi Harritsuak (Rocky Mountains) eta Coloradoko goi-ordokia eratu ziren. Europan, berriz, itsasoa Parisko arroan barneratu eta Alemaniako hego-ekialderaino iritsi zen. Frantziako alde bat ekialderantz biratu zen, itsas hondoko jalkinak lurrera bultzatuz, eta haren ondorioz Apeninoak hazi ziren. Iberiar Penintsulan, Pirinio mendiak eratzen hasi ziren. Hala, iparraldean, Akitaniako arroarantz atzeratu zen itsasoa. Mediterraneo aldean, berriz, Katalunia Kostaldeko Mendilerroak eratu ziren eta Ebroren arroa itsasotik bereizirik geratu zen. Hala, ura lehortu zenean, gatzezko jalkinak pilatu ziren Súria, Cardona eta Iruñeko arroan. Euskal Herriko hegoaldean, Kantauriar mendikatean batez ere, ugari dira aldi hartan eratutako lurrak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.