Olo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Oloa (Avena sativa) nekazaritzan hazten den zereal espezie bat da. Gizakia elikatzeko erabil daitekeen arren, munduko ekoizpenaren gehiena abereak hazteko erabiltzen da. Zaldien dietan erruz erabiltzen da eta ganaduarentzako janari gisa ere aprobetxatzen da. Txakurren eta katuen janari komertzialak prestatzeko ere erabiltzen da.
Remove ads
Jatorria
Nekazaritzarako balioa duten Avena sativa eta haren ahizpa txiki Avena byzantina espezieen arbaso basatia —proba genetikoek erakutsi dutenez— Avena sterilis da, Ekialde Hurbileko Ilgora Emankorrean hazten den espeziea.
Etxeko oloa askoz geroago agertu zen, Ekialde Hurbiletik urruti, Brontze Aroko Europan. Oloa, zekalearekin batera, bigarren mailako laborea kontsideratu izan da beti, gariaren eta garagarraren garrantziaren aurrean.
Remove ads
Kanpo estekak
- «Oloa erabiltzeko hainbat proposamen egin dizkigute Durangoko On Ekin Nutrizio zentrotik.» Joseba Arguiñano, Sukalerrian. ETB
- «Oloa.» Aleka.
- «Olozko ogia – Haferbrot» Irinak eta urunak
- (Gaztelaniaz) Gómez Carus, Andrea et alii (2017) Datos actuales sobre las propiedades nutricionales de la avena Fundación Espalola de la Nutrición, FEN
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
