Organulu
zelulan, funtzio konkretu bat betetzen duen zitoplasmako gorputz txikietako bakoitza From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Organuluak, biologia zelularrean, zelula eukariotoen zitoplasman aurkitzen diren egitura desberdinak dira. Forma eta funtzioak ondo definituta dituzte eta bakoitza bere bigeruza lipidikoan bilduta dago. Organulu gehienak ez dira zelula prokariotoetan agertzen.

(1) nukleoloa
(2) nukleoa
(3) erribosoma (puntu txikiak)
(4) besikula
(5) erretikulu endoplasmatiko pikortsua
(6) Golgiren aparatua
(7) zitoeskeletoa
(8) erretikulu endoplasmatiko leuna
(9) mitokondrioak
(10) bakuoloa
(11) zitoplasma
(12) lisosoma
(13) zentrioloak zentrosoman
Remove ads
Historia eta etimologia
Organulu izena latinezko organula (pluralean organulum) hitzetik dator eta "organo txikia" esan nahi du, gorputz batean organoek betetzen duten funtzioarekin parekatzen direlako ezarri zitzaien izen hori[1]. Karl Möbius zoologo alemanak ezarri zuen izena 1884. urtean.
Motak
Organulu guztiak hainbat multzo handitan sailkatzen dira:
- Mintzik gabeko organuluak: zentrosomari eta zitoeskeletoari loturikoak. Erribosomak ere mota honetako organuluak dira.
- Endomintz sistemari dagozkionak: Zelularen konpartimentalizazioz sortu ziren, adibidez erretikulu endoplasmatikoa, Golgi aparatua, lisosomak, bakuoloak...
- Endosinbiotikoak: Endosibiosi bidez sortu ziren eta bi mintz agertzen dituzte. Beren genoma eta erribosoma propioak dituzte eta beren kabuz duplikatzen dira mitosi prozesuetan. Mitokondrioa eta kloroplastoa dira adibide nagusiak.
Prokariotoek ez dute organulurik baina zelula mintzaren inbaginazioek organuluek egin beharreko funtzioak burutzen dituzte, eta zelularen barnean funtzio espezifikoa duten eremuak ere badituzte.
Remove ads
Zelula eukariotoetako organuluak
Sakontzeko, irakurri: «Eukarioto»
Organulu nagusiak
Bigarren mailako organuluak
Remove ads
Prokariotoak
Sakontzeko, irakurri: «Prokarioto»

Prokariotoak ez dira eukariotoak bezain konplexuak eta lipidozko mintzezko konpartimenturik ez dute azaltzen zelularen barnean. Eukariotoetan agertzen diren hainbat osagai agertzen dute ordea, erribosomak, zilioak, flageloak, zelula horma... Egitura hauek desberdintasunak badituzte ordea.
Berezkoak dituzten osagai batzuk ere azaltzen dira. Mesosoma izeneko zelula mintaren inbajinazioak dituzte, Golgi aparatuaren eta zentrioloen funtzioa burutzen duten ikertzen ari dira. Hasieran arnasketa zelularrarekin lotu zen baina prestakuntzetan erabilitako sustantzia kimikoen ondorioz eratzen direla uste da[2]. DNA kromosoma zirkularraz gain material genetikozko plasmido txikiak ere badituzte, pilusen bidez bakterioen artean trukatzen dituztenak. Zianobakterioek tilakoideak dituzte.
Beste osagai batzuk:
- Anamoxisomak: Amonioa oxidatzeko
- Karboxisomak: karbonoa finkatzeko
- Klorosomak: Sufrearen bakterio berdeetan argi izpiak harrapatzeko
- Magnetosomak: eremu magnetikoan orientatzeko[3]
- Nukeloidea: DNAren transkripzioa gertatzen den eremua
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
