Monokotiledoneoen klaseko zenbait landare belarkaraz esaten da. Sei petaloko lore zigomorfikoak, estigma bakarreko obulutegi hiru karpeloduna, sei estamineko androzeoa eta kapsula-motako fruituak dituzte. From Wikipedia, the free encyclopedia
Orkideak (Orchidaceae) landare loredunen lehenengo familiarik handiena da espezie kopuruari erreparatuta. 800 genero eta 25.000 espezie ditu. Orkidazeoak landare kosmopolitak dira, baina gehienbat eskualde tropikaletan egoten dira. Landare monokotiledoneoak dira.
Orkidea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asparagales |
Familia | Orchidaceae |
Banaketa mapa | |
Orkideen ezaugarri bereizgarria da lorearen petaloetako bat eraldatu egin dutela, eta animalien erreinuan ohikoak diren egiturak osatzen dituztela. Ophrys generokoek, esaterako, erle emea imitatzen dute; haren ile eta guzti. Eta, gainera, loreek erleen hormona sexualen antzeko usaina dute. Erle-orkidea hauei sagar-usaina hartzen diegu guk, baina intsektuari bere espezieko emea gogorarazten dio. Hain imitazio ona izanik, erle arrarentzat benetako sexu-deia izaten da, eta askotan hazia lorearen gainean botatzera iristen da. Orkidea guztiek, hala ere, ez dute sexua erabiltzen intsektuak erakartzeko.
Ez dago tropikoraino joan beharrik orkidea dotoreak ikusteko. Euskal Herrian ohikoak dira gure inguruko kareharrizko lurretan. Adibidez generoak Epipactis, Cephalantera, Limodorum, Neottia, Listera, Spiranthes, Orchis eta Ophrys hazten dira.
Orkidazeo landareek garrantzi komertzial handia dute munduan bereziki lorezaintzan eta gainera banilla (Vanilla fragrans) jangarri da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orkidea |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.