Poli(binil kloruro)

konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia

Poli(binil kloruro)
Remove ads

Poli(binil kloruro)a (PVC) polimero sintetiko termoplastikoa da binil kloruroaren polimerizazioz ekoizten dena. Biologikoki eta kimikoi erresistentzia handia duen produktu bat da: disolbaezina da disolbatzaile organiko gehienetan. Eraikuntzan asko erabiltzen da, material horretaz osatutako hodiak egiteko. Zurruna da, baina plastifikatzaileak gehituz nahiko malgua da eta era horretan beste erabilera asko ditu, besteak beste, kableak isolatzeko behar diren estaldurak egiteko[1].

Datu azkarrak Mota, Ezaugarriak ...

Hirugarren polimero sintetiko produzituena da polietilenoaren eta polipropilenoaren ondoren[2].

Remove ads

Ekoizpena

Poli(binil kloruro)a binil kloruro monomeroaren erradikal-polimerizazioz ekoizten da[3].

Thumb

Produkzioaren zatirik handiena; % 80 inguru, esekidura-polimerizazioz egiten da. Emultsio-polimerizazioz % 12 eta masa-polimerizazioz % 8 ekoizten da. Esekidura-polimerizazioak 100-180 μm bitarteko batez besteko diametroa duten partikulak sortzen ditu; emultsio-polimerizazioak, berriz, askoz partikula txikiagoak ematen ditu, batez beste 0,2 μm ingurukoak.

Thumb
PVC asko usatzen da hodiak eta horien osagarriak fabrikatzeko

Esekidura-polimerizazioan monomeroa eta ura sartzen dira erreaktorean, hasarazle batekin (peroxido batekin etsenplurako) eta beste gehigarri batzuekin batera. Erreakzio-ontziaren edukia presiopean jartzen da (7-9 g/cm2), eta etengabe nahasten da, esekidurari eusteko eta PVCzko erretxinaren partikula-tamaina uniformea bermatzeko. Erreakzioa exotermikoa da, eta, beraz, hoztu egin behar da[4].

Remove ads

Aditiboak

Polimerizazio-prozesuaren emaitza PVC hutsa da.. PVCak, produktu bukatu bihurtu aurretik, beti behar izaten ditu produktuaren ezaugarriak hobetzeko eta moldatzeko aditiboak gehitzea (baina ez nahitaez hurrengo guztiak): bero-egonkortzaileak, UV egonkortzaileak, plastifikatzaileak, prozesatze-laguntzaileak, inpaktu-aldatzaileak, bero-aldatzaileak, betegarriak, sugar-atzeratzaileak, biozidak, puzte-agenteak eta ke-kentzaileak eta, aukeran, pigmentuak. PVCzko produktu bukaturako erabiltzen diren aditiboen hautaketa azken erabileraren ezaugarrien arabera kontrolatzen da; adibidez, ez ditu ezaugarri berak behar lurpeko hodiak egiteko usatuko den PVCk edo leihoen markoak egiteko usatuko dena.

Remove ads

Erabilera

PVCak erabilera-esparru oso zabala du: eraikuntza (leihoak, zoruak, etab.), altzarigintzako tapizak, iturgintzako hodiak eta bestelako elementuak, ontziak, jostailuak, oihalak, elikagaien bilgarriak eta beste asko[5][4].

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads