Parafina

Olio lubrifikatzaileak dituzten irakite-puntu altuko petrolio-frakzioetatik, batez ere olio lubrifikatzaileak dituztenetatik, zenbait prozesuren bidez ateratzen den hondakin kolorge, usaingabe eta zeharrargietako bakoitza, pisu molekular handiko h... From Wikipedia, the free encyclopedia

Parafina
Remove ads

Parafina egur ikatzen eta petrolio mota batzuen destilaziotan hondakin gisa lortzen den gai organikoa da. Pisu handiko molekulak dituzten hidrokarburoak nahastuz lortzen da. 45°C eta 70 °C tartean urtzen den gai trinko zuria da, argizari itxurakoa, sukoia eta bentzenotan urtzen dena. Azido estearikoarekin nahastuta kandelak eta pospoloak egiten dira, jakiak biltzeko erabili behar diren argizarizko paperak, labangarriak, bakartzaile elektrikoak, kosmetikoak, botikak egiteko erabiltzen da.

Datu azkarrak Konposizioa, Mota ...
Remove ads

Parafina hidrokarburoak

Petrolioaren eratorriak diren eta CnH2n+2 formula orokorra duten hidrokarburo aseen saila. Sail honetako gai guztiei -ano atzizkia ematen zaie, eta hori da familia honen sinboloa. Parafina hidrokarburoak kate zuzenekoak (metano, pentano, oktano...) edo kate adarkatukoak (metilpropano, dimetilbutano...) izan daitezke. Molekulan karbono atomo gutxi dituzten parafinak, adibidez: metanoa (CH4), gas egoeran daude, 5-16 karbono atomo dituztenak isurkariak dira, eta 16 baino gehiago dituztenak argizari itxura dute.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads