Parazoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Parazoa (greziarretik, Παρα- ondoan eta ζωα animali - animalien ondoan) animalien zuhaitz filogenetikoaren oinarrian dagoen azpi-erreinu bat da. Beste animalia guztiak eta gehienak Eumetazoa azpi-erreinuan sailkatzen dira. Talde honen ezaugarriak oso primitibotzat hartzen dira, eta ez dute ehunik edo, gutxienez, ez daude guztiz diferentziatuak. Filum bakarra izaten dute barruan, Porifera, muskulurik, nerbiorik edo barne organorik ez duen taldea, maiz zelula-kolonia baten antza gehiago dutenak organismo zelulaniztun batena baino.
Batzuetan, Parazoaren barruan Archaeocyatha ere gehitzen da, desagertutako belakien antzeko animalien talde bat, maiz Poriferaren barruan sailkatzen ez dena, nahiz eta hau eztabaidagarria izan[1]. Aditu batzuek Placozoa ere sartzen dute hemen, baina phyllum honen barruan Trichoplax adhaerens espeziea baino ez denez deskribatu oso zaila da talde honetan edo Agnotozoa azpierreinuan sailkatzea.
Parazoek ez dute simetriarik eta gaur egun 5.000 bat espezie ezagutzen dira, horietatik 150 ur gezakoak. Larbek mugitzeko gaitasuna dute, baina helduak sesilak dira.
Remove ads
Filogenia
Parazoa—Eumetazoa bereizketa orain dela 940 milioi urte agertu zela uste da[2].
Azken filogenien arabera, Porifera eta Placozoa ez dira talde berberekoak. Edonola, Placozoek zelenteratu sinpleak dituzte, belakiek ez bezalakoak[3][4][5].
Animalia |
| ||||||||||||||||||||||||
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads