Paridae

Paseriformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Txikiak dira, eta gorputz lodikotea, moko txiki eta zorrotza, hanka meheak eta behatz motzak dituzte. Bere barnean kaskabeltzak eta amilotxak biltzen dituen Paridae familia osatzen dute. From Wikipedia, the free encyclopedia

Paridae
Remove ads

Paridoak (Paridae) Passeriformes ordenako hegazti-familia handi bat dira. Ipar hemisferioan eta Afrikan bizi dira. Espezie gehienak Parus generoan sailkatu izan dira. Kaskabeltzak eta amilotxak, adibidez, paridoak dira.

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpibanaketa ...

Hegazti txikiak dira, 10-22 zentimetroko luzerakoak, eta pisua 5 g eta 49 g bitartean dago. Dimorfismo sexual txikia dute. Haziak eta intsektuak jaten dituzte. Espezie asko gizakia bizi den inguruneetan bizi dira arazorik gabe. Txori kantariak dira espezie asko, eta era askotako deiak eta kantuak dituzte.

Oso aktiboak dira, zaratatsuak eta taldekoiak. Erraz moldatzen dira ingurune berrietara, eta, korbidoen (beleak eta) eta Psittaciformes (loroak eta) ordenako hegaztien ondoren, txoririk argienetakoak dira.

Parus major espeziearen kantua
Remove ads

Taxonomia

  • Pseudopodoces generoa
    • Pseudopodoces humilis


Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads