Pascal Lissouba
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Pascal Lissouba (Tsingidi, 1931ko azaroaren 15a - Perpinyà, 2020ko abuztuaren 24a) kongoar politikaria izan zen. Kongoko Errepublikako presidentea izan zen 1992-1997 bitartean.
Remove ads
Bizitza
Nibolek etniako kidea zen. Nekazari ingeniaritza ikasi zuen Tunisian eta Frantzian, eta Parisen bukatu zuen biologiako doktoregoa. Erdialdeko Kongok 1960an independentzia lortu zuenean, hainbat kargu politiko izan zuen. Sozialdemokraziako Batasun Panafrikarraren buruzagi aukeratu zuten, eta 1992an lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen. Errepublikako lehendakaria izan zen 1997 arte. 1997an gerra zibila piztu zelarik Kongon, Denis Sassou-Nguesso lehendakari ohiaren indar armatuek agintaritzatik kendu zuten, eta erbestera alde egin behar izan zuen.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
