Paul Anthony Samuelson (Gary, Indiana, 1915eko maiatzaren 15 – Belmont, Massachusetts, 2009ko abenduaren 13) ekonomialari ospetsu bat izan zen, ezaguna neoliberalismoaren aurkako jarrerarengatik. Aldi berean, keynesiar sintesi neoklasiko edo neokeynesianismoaren eskolako ordezkari nabarmen bat izan zen, keynesianismo ortodoxoa eta eskola neoklasikoa bateratuz. 1970 urtean, lehenbiziko estatubatuarra izan zen Ekonomiako Nobel Saria irabazten. Kenneth Arrow Ekonomiako Nobel saridunaren esanetan, "historiako ekonomilaririk onena" izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
| Paul Samuelson |
|---|

|
|
| Jaiotza | Gary, 1915eko maiatzaren 15a |
|---|
| Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
|---|
| Bizilekua | Gary Chicago Belmont |
|---|
| Heriotza | Belmont, 2009ko abenduaren 13a (94 urte) |
|---|
|
| Ezkontidea(k) | ezkongabea |
|---|
| Haurrideak | |
|---|
|
| Heziketa | Hyde Park Academy High School (en) Chicagoko Unibertsitatea 1935) Artean graduatu : ekonomia Harvard Unibertsitatea (1935 - 1936) master : ekonomia Harvard Unibertsitatea (1936 - 1941) doktoretza : ekonomia |
|---|
| Hezkuntza-maila | doktoretza |
|---|
| Tesi zuzendaria | Joseph Schumpeter Wassily Leontief |
|---|
| Doktorego ikaslea(k) | Robert C. Merton Lawrence Klein Margaret Marie Garritsen Richard S. Eckaus David Levhari (en) David T. Scheffman Thomas Vietorisz Hiroaki Nagatani John R. Dominguez William D. Finkle (en) Ralph E. Beals (en) Badal Mukherji Edwin Burmeister Lattee Adees Fahm Henry York Wan Raoul James Freeman Fred M. Westfield John H. Kareken Richard Kruizenga Harold Alfred John Green Romney Robinson Sherwin Kalt Arthur G. Ashbrook Jr. Louise Freier Ira Horowitz |
|---|
| Hizkuntzak | ingelesa |
|---|
| Irakaslea(k) | Wassily Leontief Edwin Bidwell Wilson |
|---|
| Ikaslea(k) | |
|---|
|
| Jarduerak | ekonomialaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
|---|
| Enplegatzailea(k) | Massachusettseko Teknologia Institutua MIT Sloan School of Management (en) Chicagoko Unibertsitatea |
|---|
| Jasotako sariak |
ikusi
- John Simon Guggenheim Memorial Foundation beka (1948)
Ekonomiako Nobel Saria (1970) Zientzia Domina Nazionala (1996) John Bates Clark Medal (1947) honorary member : Britainiar Akademia honorary member : Royal Economic Society Honorary Fellow of the Royal Society Josiah Willard Gibbs Lectureship (1974) honorary member : Amerikako Sozietate Filosofikoa Fellow of the Econometric Society (1944) doctor honoris causa of Keiō University honorary doctorate from the Pontifical Catholic University of Peru honorary doctor from the NOVA University Lisbon honorary doctorate of the Polytechnic University of Valencia
|
|---|
| Influentziak | John Maynard Keynes, Joseph Schumpeter, Wassily Leontief, Edwin Bidwell Wilson, Gottfried Haberler, Alvin Hansen (en) , Knut Wicksell (en) , Erik Lindahl (en) , James Tobin, George Dantzig, Henry Calvert Simons eta Frank Knight (en) |
|---|
| Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia International Economic Association (en) American Economic Association (en) Econometric Society (en) Royal Economic Society Phi Beta Kappa Elkartea Amerikako Sozietate Filosofikoa Royal Society |
|---|
| Mugimendua | Neo-Keynesian economics (en) |
|---|
|
| |
 |
Itxi
Massatsusetts Institute of Technology (MIT) institutuko ekonomia sail ospetsuaren sortzailea, Chicago eta Hardvard-eko unibertsitateetan aritu zen ikasten. Oso gaztea zelarik, idatzi zituen lan zientifikoek ospetsu bilakatu zuten mundu osoan. Ekonomiari buruzko zutabea idatzi zuen luzaroan "Newsweek" aldizkarian. John F. Kennedy lehendakariaren aholkulari ekonomikoa izan zen. Samuelson irakasleak, gaur egun New Yorkeko Unibertsitatean irakasle bisitaria izateaz gainera, MITeko ikerkuntza-lanak eta tenisa bateratzen ditu. Sei seme-alaba ditu (hirukiak barne direla), eta haiek 15 ilobaren aitona egin dute.