Paula Modersohn-Becker

From Wikipedia, the free encyclopedia

Paula Modersohn-Becker
Remove ads

Paula Modersohn-Becker (Dresden, 1876ko otsailaren 8a - Worpswede, 1907ko azaroaren 20a) alemaniar margolaria izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...

1888an bere familia Dresdenetik Bremenera aldatu zen. 1895ean Worpswedeko zirkuluko margolarien lanak ezagutu zituen (Otto Modersohn, Fritz Mackensen, Fritz Overbeck eta Heinrich Vogeler). 1899an Clara Westhoff lagunari lagundu zion Parisen pintura ikasteko. 1901ean Otto Modersohn margolariarekin ezkondu zen eta 1907an erditu ondorengo enbolismo batek jota hil zen.

Biluzik margotu zen lehen emakumea izan zen. Errealismoaren eta naturalismoaren teknikak alde batera utzi eta fauvismoan murgildu zen. Parisen ikasten ari zela, postinpresionisten eragina ere jaso zuen. Lehen espresionismoaren ordezkari garrantzitsuenetako bat izan zen.

Remove ads

Iruditegia

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads