Eper gris

From Wikipedia, the free encyclopedia

Eper gris
Remove ads

Eper grisa[1] (Perdix perdix) phasianidae familiako hegaztia da[2]. Espeziearen jatorrizko izen bat gehien iraun zuen eskualde euskaldunetan eper urdina da.

Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Thumb
Perdix perdix

Ia Europa osoan eta mendebaldeko Asian bizi den hegazti hau, gizakiak Ipar Amerikara zabaldua izan da.

Hegazti hau garai historikoetan zabalduagoa egon zen Euskal Herrian, baina gizakiak eragindako habitataren aldaketak zein geheiegizko ehizak galdu zuten espeziea leku gehienetan. Egun bakarrik Populazio txiki bat mantentzen da Nafarroako zein Zuberoako Pirinioetan. Azken urtetan dena den hainbat egitasmo abiatu dira eper urdina berreskuratzeko Euskal Herrian. Haren ondorioz, esate baterako, hainbat hegazti askatu dira Gorbeiako natura parkean eta gauza berbera egiteko asmoa dago Valderejoko natura parkean ere[3].

Remove ads

Azpiespezie

Eper grisak zazpi azpiespezie ditu[4]:

  • Perdix perdix perdix
  • Perdix perdix sphangnetorum
  • Perdix perdix armoricana
  • Perdix perdix hispaniensis
  • Perdix perdix lucida
  • Perdix perdix robusta
  • Perdix perdix canescens

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads