Peter Shaffer

From Wikipedia, the free encyclopedia

Peter Shaffer
Remove ads

Peter Levin Shaffer (Liverpool, Ingalaterra, 1926ko maiatzaren 15a - Cork konderria, Irlanda, 2016ko ekainaren 6a) britainiar literatura- eta musika-kritikaria eta antzerkigilea izan zen.

Datu azkarrak fellow (en), Bizitza ...
Remove ads

Bizitza

St. Paul's eta Trinity Collegen egin zituen ikasketak, Cambridgen. Truth aldizkariko literatura-kritikaria izan zen 1956-1957 urteetan eta musikako kritikaria Time and Tide-n, 1961-1962 urteetan. Lehenengo lanak Anthony bere anaiarekin idatzi zituen, eleberrigintzaren alorrean, baina antzerkian lortu zuen ospea. Antzerki-lanetan agertokiaren teknika menderatzen zuela erakutsi zuen, eta erdi-mailako klaseak erakartzen zituzten gaiei buruzko antzezlanak idatzi zituen.

Bere lehenbiziko lan aipagarrian (Five finger exercise, 1958) esaterako, erdi-mailako klaseen familia bizitza hartu zuen oinarri; haren ondoren idatzi zituen The private ear (1962) pieza laburren bilduma, The public eye (1962), The royal hunt of de sun (1964), Black comedy (1965), Equus (1973), 1979an zinemara eramana, Amadeus (1979), hori ere zinemara eramana 1984an eta Oscar saria irabazi zuena, Lettice and Lovage (1987) eta The gift of the gorgon (1992).

Sari ugari eskuratu zituen bere ibilbidean zehar, besteak beste, Evening Standard antzerki-saria eta New Yorkeko Antzerki Kritikarien Zirkuluaren atzerriko lan onenaren saria (Five finger exercise lanarekin) eta Antoinette Perry saria (Equus lanarekin) eta Urrezko Globoa (Amadeus).

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads