Plauto

From Wikipedia, the free encyclopedia

Plauto
Remove ads

Plauto, latinezko izen osoa Titus Maccius Plautus izanik [1], (Sarsina, c. K.a. 254, Erroma, K.a. 184) latinezko komedia egile bat izan zen. Bere komediak arrakasta handikoak izan ziren bere garaiko Antzinako Erroman eta baita gerora ere. Horri esker, ia osotasunez eta jatorrizko idazketan gaurdaino heldu diren latinezko literatura lan zaharrenak direla esan daiteke, bere garaiko latinezko idazleetatik zati batzuk bakarrik heldu direla ikusirik [2]. Plautoar izenondoaz ezagutzen dira Plautoren beraren edo Plautoren estiloaz idatziriko lanak.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Komediak

130 bat komediaren ustezko egiletzat jo izan da, baina Varronen De Comoediis Plautinis lanari esker ziurtasunez honako 21 komedia hauek bereak direla esan daiteke: ''Amphitruo, Asinaria, Aulularia, Captiui, Curculio, Casina, Cistellaria, Epidicus, Bacchides, Mostellaria, Menaechmi, Miles gloriosus (euskaratua Militar harroputza izenburupean),[3]. Mercator, Pseudolus, Poenulus, Persa, Rudens, Stichus, Trinummus, Truculentus, Vidularia (azken honen zati batzuk bakarrik). Haien artean ezagunena Miles Gloriosus da. Bertsio batzuk daude, bai filmetan, bai antzerkian.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads