Plinio Zaharra
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Plinio Zaharra, egiazko izena Caius Plinius Secundus edo Gaius Plinius Secundus (Comum, gaur egungo Italia, 23 – Estabia, Ponpeiatik gertu, 79ko abuztuaren 25a), erromatar idazle, naturalista, historialari eta militarra izan zen.
Erroman ikasi eta gero eta hogeita hiru urte zuela, Germaniara joan zen bere guda karrera hasteko, hurrengo hamabi urteetan iraungo zuena. Germanian, zalditeriako komandante egin zuten.[1]
Galia Narbonensen egon zen finantza inperialen administratzaile izan bide zen[2] eta bertan, tokiko behaketak jaso zituen oso gai ezberdinei buruz: haizeak, Rodanoaren hidrografia, flora eta fauna, nekazaritza ekoizpenak, etab.[3] Hitz zelta batzuen esanahia ikasi zuen. Erromatarrek Germanian aurrera egin ahal, igarotzen zituzten lekuen izenak idatzi zituen bai eta a Drusoren garaipenen lekuak.
57. urtean, Erromara itzuli baino lehen, zalditeriaren komandantea zen. Neronen agintaldiaren amaieran Hispanian prokuradore izan zen, eta ez zen Erromara itzuli 69. urtean Vespasiano enperadore izendatu zuten arte.[1] Erroman ikasteari ekin zion, eta 69 urteaz geroztik, Vespasiano enperadorearentzat zenbait kargu eduki zituen Germania eta Hispanian.
79 urteko abuztuaren 24an, Vesuvio mendiak Ponpeia suntsitu zuen erupzioa izan zenean, gertuko Misenon zegoen. Erupzioa bertatik bertara ikusi nahi zuelako eta Napoliko golkoan arriskuan zeuden bere lagunak laguntzeko asmotan, galerak Estabiara bidali zituen. Han hil zen, nonbait itota, 56 urte zituela. Haren iloba, Plinio Gaztea, erupzio horri buruzko xehetasunak eman zituen gutun batzuetan.
K.a. 79an, bere iloba Plinio adopzioen hartu zuen, Plinio Gaztea hain zuzen, Caius Plinius Caecilius Secundus izena hartu zuena.
Remove ads
Lanak
Behatzaile zorrotza, Plinio Zaharrak zalditeriari buruzko tratatuak, Erromaren historia bat eta baita zenbait kronika historiko idatzi zituen.
Tamalez, ia bere lan guztiak galdu dira bat izan ezik: bere Historia Naturala (latinez: Naturalis Historia). Lan honetan irakurritako 2.000 libururen laburpena egiten du 37 liburutan. Historia Naturalean antzinako jakintza zientifikoa biltzen du, botanika, zoologia, mineralogia, medikuntza eta etnografia arloetan.
Remove ads
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
