Morokil

From Wikipedia, the free encyclopedia

Morokil
Remove ads

Morokila edo drungulua arto-irina uretan egosi eta irabiatuz egiten den ahi edo orea da[1]. Euskal Herriko jaki tradizionala izan da urte askoz, baina gaur egun ez da horren arrunta. Azken aldian italierazko polenta hitza entzuten hasi da, morokilaren parekoa den janari italiar bat Euskal Herriko dendetan agertzen hasi den neurrian.

Datu azkarrak Materialak, Historia ...
Remove ads

Prestaketa

Morokila egiteko, arto-irina ur eta gatzarekin egosten da, etengabe eragiten den bitartean, pikorrik ez sortzeko. Antzina, etxe aberatsetan uraren ordez esnea erabiltzen zen zuzenean morokila egiteko. Jateko orduan esnea eransten zaio, eta kasu batzuetan eztia ere bai. Hotza zerbitzatzen da, baina batzuek katiluan jaten zuten, ur edo esne beroa botata[2].

Erreferentziak

Kanpo-estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads