konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Poli8binil kloruro)a, ingelesezko PVC siglaz ezagunagoa, plastikozko polimero sintetiko ekoitzienen artetik hirugarrena da, polietilenoaren eta polipropilenoaren atzetik. Binil kloruro (CH2=CHCl) monomeroa polimerizatuz lortzen da. Ez dute urtzen disolbatzaile organiko gehienek, oso gogorra da, metala balitz bezala zerra, tornea eta lan daiteke, ezaugarri dielektriko onak ditu eta erraz hartzen du kolorea. Oso erraz ekoizten da eta hauts, zuntz, pelikula eta beste era batzuetan agertzen da. Gauza askotarako erabiltzen da: hodiak, ateak eta leihoak, pelikulak, jostailuak, oinetako zoruak, ontziak eta abar egiteko, kautxu sintetikoaren ordez, atletismo zelaien zoruak egiteko, tresna elektrikoak estaltzeko eta abar. Pol(ibinil kloruro)zko zuntzez ehun mota asko egiten dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.