Arabisagar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Arabisagarra, pomeloa (Heg.) edo panplemuza (Ipar.)[1] (Citrus x paradisi) Rutaceae familiako zuhaitza eta fruitua da[2].

Remove ads
Izena
Hainbat hizkuntzatan, pomelo eta panplemuza hitzak Citrus maxima espeziea izendatzeko erabiltzen dira, eta ez Citrus x paradisi espezierako; esaterako, ingelesez, danieraz eta portugaleraz pomelo esaten zaio espezieari, eta alemanez, frantsesez eta nederlanderaz panplemuza hitzaren aldaera bat.
Deskribapena
Zuhaitza
Arabisagarrondoa laranjondoaren antzekoa da eta 4-6 m inguru luze izaten da. Hostajea biribiltsua du eta adar gutxi. Adar sortu berriek arantza labur eta malguak dituzte. Landare tropikala denez, ez du hotza gustuko eta izozteek kalte handia egiten diote[3].
Hosto ugari ditu, berde ilun distiratsuak. Sinpleak, txandakatuak eta obalatuak dira eta ertzetan hortz txikiak dituzte. 7-15 cm arteko luzera hartzen dute.
Loreak zuriak dira, laranjarenak baino handixeagoak eta bost petalo dituzte. Multzo txikietan agertu daitezke, bai eta bakarrik ere. Loreak oso usaintsuak dira[4].
Fruitua
Fruitua horia edo laranja kolorekoa da, eta laranja ertain bat baino bi aldiz handiagoa. Azala oso sendoa da. Barnealdeko mamia gorria da eta jateko ona da; ur ugari izaten du, eta zapore garratzekoa da. C bitamina asko du, laranjak eta limoiak bezala. Jamaikan sortua dela uste da, hibrido gisa, Citrus maxima arabisagarraren aldaera gisa.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo-estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
