Pretore

Antzinako Erromako magistratu From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Pretorea (latinez prætor), hierarkikoki, kontsularen azpitik zegoen lehen magistratu erromatarra zen. Gaur egun, epaile litzateke. Senatarien mailakoa zen eta beraz, toga praetexta delakoa jantzi zezakeen. Erromako hiri barnean ibiltzen zenean, aurretik bi liktore[1] eramaten zituen, eta sei hiritik kanpo ibiltzen zenean. Errepublika garaian, urtebetez hautatzen zuten komizio zenturiatuek.

Erromatar Errepublikaren lehen garaietan, pretor hitzak, kontsulak izendatzeko balio zuen, armaden agintaritza baitzuten. Baina, K.a. 366an, pretor izeneko titulu berezi bat sortu zen Erroman, magistratura berri bat, justizia banatzeko eginkizuna zuena. Plebeioak ez ziren pretoretzara iritsi K.a. 337 arte. Erromako inperioa zabaldu ala, pretoreak konkistatutako lurraldeetako gobernadore funtzioak eman zitzaizkien.

Jatorriz, kontsul bihurtuko zen kargua zen, hau da, magistratu nagusia eta armadaren zuzendaritza politikoa zuena . Hitzaren jatorrizko esanahiak, latinezko praeire "aurrera joan" aditzarekin erlazionatuak, hasieran armada gidatzeko ardura zuen magistratu gorena izango zela adierazten du, gero kontsulek bereganatuko zutena.[2]

Errepublikaren garai klasikoan, Imperiuma zuen eta, beraz, Comitia eta Senatua deitu, legeak proposatu eta aginte militarra erabil zezakeen, baina kontsulen menpe beti.

Pretorearen erakundea sortu zeneko ohiko data K.a- 367. da. Ordura arte kontsulen mende zeuden jurisdikzio zibileko alderdiez arduratzen hasi ziren. 367tik 242ra pretore bat (praetor urbanus) besterik ez zen izan. 242an, pretore pregrinus bat erantsi zitzaion (praetor peregrinus), atzerritarrak inplikatuta zeuden kasuak epitzeko. 227an, hirugarren batek Sizilia gobernatu zuen, eta laugarren batek Sardinia. 197an beste bi pretore bidali zituzten Hispaniara. K.a. I. mendearen hasiera arte sei pretore egon ziren Inperio osoan: bik justiziaren funtzionamendua ziurtatzen zuten; batek, hiriko pretoreak, hiritarren arteko kasuetarako; besteak, pregrinusa, alderdietako bat atzerritarra zen prozesuetan erabakitzeko. Beste laurak, berriz, armada edo ontzidi baten edo probintzia bateko gobernuaren agintea hartzen zuten. Zortzi kuestore zeuden orduan: bi kontsulen zerbitzura zeuden, lau misioan zeuden pretoreen zerbitzura. [2]

Remove ads

Probintzietako gobernadoreak

Probintzien ugalketaren ondorioz, Silak pretore eta kuestore kopurua handitu zuen, eta kargua betetzeko gutxieneko adina hogeita hemeretzi urtekoa izatea agindu zuen; hortik aurrera, zortzi pretore eta hogei kuestore egon ziren Inperioan, eta horrek esan nahi du zenbait propretorek kuestore bat bere zerbitzuan zuela.

Zesarren agintaldian, Inperioa berrantolatzeko lan handia zela eta, hamasei pretore eta berrogei kuestore izendatu ziren. Jakina, magistratu horiek bulego batzuen laguntza materiala zuten, eta bulego horietan idazkariak (escribae) eta esklabo publikoak aritzen ziren lanean.

Erroman magistraturan urtebete eman ondoren, pretoreak probintzietara joaten ziren propretore gisa. Enperadoreen garaian, pretorioko prefektuek ordeztu zituzten pretoreak, eta prefektu horiek, Behe Inperioan, benetako ministroak izango dira Kontseilu Inperialaren buruan.[2]

Remove ads

Pretoreen funtzioak Antzinako Erroman

Thumb
Pretor izandako magistratu baten hilarria.

Liviok idatzita utzi zuen pretorea Leges Liciniae Sextiae deitutako legeek sortu zutela K.a. 367an. Baina orduan, pretorea hiriko magistratu nagusia zen, ondoren, kontsula izango zena.[3]

Funtzioak eta aukeraketa prozesua

Urtebetez auzitegien buru izateko ardura zuten; ondoren propretore bihurtu eta beste urtebetez lurralde zehatz batzuetan gobernatzea bazuten. Imperiuma (tradizioz, jatorrizko agintaritza zibil eta militarra) zuen, beti ere kontsulena baina txikiagoa, imperius minus baitzen. ius auspiciorum maius delakoa ere zuen, eta horrek, jainkoen borondatea zein zen irakurtzeko gaitasuna ematen zien.

Pretore baten hautaketa zenturien batzarren (Comitia Centuriata) bidez egiten zen, kontsula hautatzeko erabiltzen zen erritual erlijioso berarekin. Bere karguaren ikurra toga praetexta delakoa zen. Pretoreak, gainera, kontsularen eginkizunak betetzen zituen kontsulik ez egotekotan.

Pretorea patrizioa izan behar zen K.a. 337 arte; urte hartatik aurrera plebeioak ere magistratura honetara irits zitezkeen. Pixkana-pixkana, pretore gehienak plebeioak izan ziren.

Garapena

Erromako pretoreak bere funtzioak banatu zituen K.a. 242tik aurrera: Praetor Urbanus delakoa, Erromako hiriko hiritarren kontuez arduratu zen, eta Praetor Peregrinus-a erromatar hiritar eta hiritar ez zirenen (peregrinusak) arteko kontuez. Funtzioen banaketa beharrezkoa izan zen K.a. II. mendetik aurrera, garai hartan Erroma asko hedatzen ari baitzen lurralde berrietara, hiritar ez ziren pertsona libre asko gehitu ziren inperiora, eta hiritar eta hiritar ez zirenen arteko erlazioek eta gatazkek gora eta gora egin zuten.

Erromatar domeinua Italiatik kanpora hedatzen zen heinean, probintzietako pretoreak delakoak sortu ziren, konkistaturiko herrialdeak gobernatzeko lana zutenak, baita armaden buruzagi izatea ere, operazio militar gune asko zeudenean. Pretoreek, orduan, ediktuak argitaratzeko eskubidea zuten. Auzitegiaren ate gainean harri zuri bat zegoen, non pretore berri bakoitzak lanean hasterakoan bere ediktua grabarazten zuen, hau da, bere magistraturan zehar justizia banatzeko erabiliko ziren zuzenbide arauak iragartzen zituena. Legedian hutsuneak sumatutakoan, aurkezten zen kontuari buruzko beharrezko arauak idazten zituen pretoreak, edo zuzenbide zaharrekoak behar berrientzako egokiak ez zirela uste bazuen, espresuki indargabetu gabe, euren zorroztasuna ahultzen zuten.

Urteko legedi honek zibilizazioaren aurrerapenak erraz jarraitu ahal izateko abantaila zuen, jus civile delakoa iraunarazteko eta eskubide horretatik jus gentiumera pasatzea erregulatzeko balio izan zuen.

Hadriano enperadorearen garaian, Salvius Julianus legelariak pretoreen ediktu guztiak bildu eta antolatu zituen; ediktu corpus horrek ediktu iraunkor izena jaso zuen.

Pretoreak inperioaren amaiera arte egon ziren, baina pixkana-pixkana bere antzinako egitekoak galdu eta soilik intendentzia mantendu zuten.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads