Primatologia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Primatologia primateen azterketa zientifikoa da. Diziplina konplexua eta anitza da. Horregatik espezialistak eta jarraitzaileak oso arlo desberdinetan aurki daiteze, besteak beste, biologia, filosofia, antropologia, psikologia eta ekologia. Antropologia fisikoa primatologiaren adar bat da, Hominidae familiaren ikerketan espezializatzen dena, bereziki Homo generoan, eta honen barruan, Homo sapiens espeziean.[1]
Primatologia modernoa oso zientzia anitza da. Bere azterketa-maila primateen arbasoen anatomiatik hasi eta egungo espezieen portaera eta ekologiari buruzko landa-ikerketetaraino iristen da. Primatologiak primateen fisiologiari eta tximinoen hizkuntzari buruzko esperimentuak ere egiten ditu. Azken hauek gizadiaren arbasoen portaera argitzen dute. 2003an, Jane Goodallek Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea saria jaso zuen txinpantzeei buruz egindako lanengatik eta giza garapena uztartzeko egindako ahaleginengatik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.