Pubiseko ile

From Wikipedia, the free encyclopedia

Pubiseko ile
Remove ads

Pubiseko ilea genitalen inguruan gizaki nerabe zein helduetan aurkitzen den biloa da, sexu-organoen inguruan, iztaian eta, batzuetan izterren barnealdean, pubisaren inguruan dagoen eremuan.[1]

Datu azkarrak Xehetasunak, Honen parte ...
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Gorputzeko ileen gaineko zortzi datu jakingarri.

Haurtzaroan bilo fina aurki daiteke eremu horretan, baina pubiseko ilea sendoagoa, luzeagoa eta lodiagoa da. Androgenoen eta estrogenoen maila handitzen denean hazten dira, nerabezaroan. Pubiseko ileak pertsona baten gorputzeko ilearen parte dira, eta sexu ezaugarri sekundarioa.

Kultura askotan pubiseko ilea erotikoa da, eta kultura gehienetan genitalekin lotzen denez, gizon zein emakumeek estaltzea espero da. Kultura batzuetan ohitura da pubiseko ilea kentzea, batez ere emakumeen artean: garbitasunarekin lotzen da.[2]

Beste kultura batzuetan pubiseko ilea ikustea (adibidez, bainujantzia eramaterakoan) estetika arazo gisa ikusten da eta lotsatzeko modukoa izaten da. Horregatik, ile guztia kendu ez baina zati batzuk moztea ohikoa izaten da, ikustea zailtzeko.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads