Quantum of Solace

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Quantum of Solace 2008ko Marc Forster alemaniar-suitzar zinema zuzendariaren espioitza filma da, 2006ko Casino Royaleren jarraipena. Ian Fleming idazlearen James Bond pertsonaiaren istorio eta eleberrietan oinarrituta dago eta izenburua 1959ko Ian Fleming idazlearen For Your Eyes Only eleberriko istorioaren izenburutik hartu zuen, bertan oinarritzen ez bada ere. Daniel Craig, Olga Kurylenko, Mathieu Amalric, Gemma Arterton, Judi Dench eta Jeffrey Wright aktoreek antzeztu zuten.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...
Remove ads

Argumentua

Vesper (Eva Green) emakume maiteak traizionatua, 007 agenteak (Daniel Craig) hurrengo misioa gauza pertsonaltzat hartu du. Bere ikerketan zehar, Bond eta M-ek (Judi Dench) White jauna (Jesper Christensen) galdekatuta, horrek Vesper xantaiatu zuen Quantum izeneko erakundea haiek uste baina konplexu eta arriskutsuagoa dela jakin dute. Britainiar inteligentziako zerbitzu forenseak Haitiko banketxe bateko kontu korronte bat MI6ko traidore baten arteko lotura argitara eman du.

Herrialde hartan, Bondek Camille (Olga Kurylenko) emakume eder eta borrokalaria ezagutu du, mendekua gauzatzeko bere berezko arrazoiak dituen emakumea. Hari esker, Bondek Dominic Greene (Mathieu Amalric) izeneko negozio gizon baten ezagutza du: gupidagabea da eta erakunde misteriotsu hartako kidea. Austria, Italia eta Boliviara daraman misio batean, Bondek Greenen helburua Medrano jeneralaren (Joaquin Cosio) laguntzaz munduko baliabide natural garrantzitsuenetako bat kontrolatzea dela jakin ahal izan du; baina, horretarako, boliviar gobernua kenarazi behar du. Bond Vesperren traizioaren arduradunarengana hurbilduz doan heinean, Greenen egitasmo izugarria deuseztu nahi baldin badu, CIA eta terroristak baina azkarrago jardun behar du.

Remove ads

Aktoreak

  • Daniel Craig: James Bond
  • Olga Kurylenko: Camille Montes
  • Mathieu Amalric: Dominic Greene
  • Gemma Arterton: Strawberry Fields
  • Anatole Taubman: Elvis
  • Joaquin Cosio: Medrano jenerala
  • Jesus Ochoa: Orso tenientea
  • Giancarlo Giannini: René Mathis
  • Judi Dench: M
  • Jesper Christensen: M. White jauna
  • Jeffrey Wright: Felix Leiter
  • Rory Kinnear: Bill Tanner
  • Neil Jackson: M. Slate
  • Fernando Guillén Cuervo: boliviar poliziaburua
  • David Harbour: Gregg Beam
  • Tim Pigott-Smith: Atzerri Gaietarako britainiar ministroa
  • Simon Kassianides: Yusuf
  • Stana Katic: Corinne Veneau
  • Rossana Uribe: boliviar presidentearen emaztea
  • Oona Chaplin: hoteleko harreragilea
Remove ads

Filmalekuak

Filma hainbat lekutan girotu zen: Pinewood estudioak (Ingalaterra), Siena (Italia), Panama eta Austrian.

Kanpo estekak


Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads