RMS Titanic
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
RMS Titanic[1] britaniar bidaiari itsasontzi handia izan zen, 46.000 tonakoa, Amerikarako lehen bidaian izozmendi baten jo eta urperatu zena Ternuako hegoaldean, 1912ko apirilaren 14-15eko gauean. Ezbeharrean 1.500 lagun baino gehiago hil ziren.[2]
RMS Titanic | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Harland and Wolff |
Jatorrizko herrialdea | Ipar Irlanda |
Ekoizpen-lekua | Belfast |
Kostua | 7.500.000 $ |
Historia | |
Naufragioa | 1912ko apirilaren 14a - 1912ko apirilaren 15a |
Eskaera | 1908ko irailaren 17a |
Gila jartzea | 1909ko martxoaren 31 |
Uretaratzea | 1911ko maiatzaren 31 |
Zerbitzuaren hasiera | 1912ko martxoaren 31 |
Lehen bidaia | 1912ko apirilaren 10a - 1912ko apirila |
Suntsiketa | 1912ko apirilaren 14a |
Berraurkikuntza | 1985eko irailaren 1a |
Erregistro-herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Jabea | International Mercantile Marine Company (en) - White Star Line (en) 1912ko martxoaren 31-1912ko apirilaren 15a |
Kokapena | |
Kokapena | Ozeano Atlantikoa |
Koordenatuak | 41°43′57″N 49°56′49″W |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 53,3 () × 10,54 () × 28,19 () × 269,1 () m Puntal: 32 () m |
Erruna | 28,2 m |
Zingoa | 10,54 m |
Masa | 52.310 t |
Tona-brutoak | 46.329 |
Propulsatzailea | Parsons turbine (en) (4) |
Potentzia | 46.000 Zp |
Abiadura | 21 kn |
Edukiera | 2.228 Bidaiari 892 Tripulazio |
Osagaiak | Bizkar (nautika)a (9a) |
Identifikazioa | |
Berezko-portua | Liverpool |
Dei-kodea | MGY eta HVMP |
XX. mendeko ozeanoarteko bidaietan gailentzeko egindako hiru transatlantikoetako bat zen. Olympic egin zuten lehenago eta Britanic geroago. White Star Line enpresa zen jabea. Belfasteko Harland and Wolff ontzioletan eraiki zuten, orduko teknologia berrienak erabiliz. Ordu arteko ontzirik luxuzkoena eta handiena zen: 52.310 tona, 269 metro luze eta 28 metro zabal. Garaiko prentsak «hondoraezina» zela zioen.[2]
Titanic Southamptongo portutik abiatu zen, 1912ko apirilaren 10ean, AEBetarako bidean. Apirilaren 14ko 23:40 aldera, izozmendi bat jo zuen Ipar Atlantikoko ur izoztuetan, eta bi ordu eta 45 minutu geroago hondoratu. 2.223 lagun zihoazen, baina ontzian zeuden salbamendu txalupetan 1.178 lagunentzako tokia besterik ez zegoen. Gainera, txalupa asko ez ziren bete. Adibidez, ureratu zen lehenbiziko salbamendu txalupan, 65 pertsonarentzako lekua zegoen, baina 28 lagun bakarrik sartu ziren. Inguruan zen RMS Carpathia trasantlantikoak laguntza deia jaso eta, egunsentian bertaraturik, 705 lagun erreskatatzea lortu zuen.[2]
Gau hartan, 1.522 lagun hil ziren, nahiz eta 306 gorpu besterik ez ziren berreskuratu. Emakumeek eta haurrek salbamendu txalupetan sartzeko lehentasuna zuten arren, hildakoen artean hainbat haur eta emakume aurkitu ziren, guztiak bigarren eta hirugarren klasetakoak. Modu berean, hainbat gizon atera ziren bizirik; gehienak, lehen klasekoak. 2009ko maiatzaren 3an hil zen bidaiaria, Millvina Dean. Bederatzi aste besterik ez zuen Titanic hondoratu zenean.[2]
Film ugari egin dira Titanicen hondoratzeaz, adibidez:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.