Radio

88 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Radio
Remove ads

Radioa[1] elementu kimiko bat da, Ra ikurra eta 88 zenbaki atomikoa dituena. Bere jatorrizko kolorea zuri ia purua da, baina oso azkar oxidatzen da airearekin kontaktuan eta kolore beltza hartzen du. Metal lurralkalinoa da, uranio-meetan aztarna-elementu gisa ageri dena. Oso erradioaktiboa da. Bere isotoporik egonkorrenak, 226Ra, 1.602 urteko erdibizitza dauka eta radon gasa bihurtzen da.

Datu azkarrak Radioa, Ezaugarri orokorrak ...
Remove ads

Ezaugarri nagusiak

Metal lurralkalinorik astunena izanik, barioaren antzeko ezaugarri kimikoak dauzka. Uraninitan eta beste zenbait uranio-mineraletan agertu ohi da. Radioarekin eginiko prestakinek bi ezaugarri nabarmen dituzte: alde batetik, bere ingurunea baino tenperatura altuagoa edukitzen dute, eta bestetik, hiru motako erradiazioa ekoizten dute, alfa-partikulak, beta-partikulak eta gamma-izpiak. Neutroiak ere ekoizten ditu berilioarekin nahasten denean.

Radioa lumineszentea da (kolore urdin geldoa ekoizten du), bortizki erreakzionatzen du urarekin eta olioarekin kontaktuan eta barioa baino pixka bat hegazkorragoa da.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads