Ramadan

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ramadan
Remove ads

Ramadana (arabieraz رَمَضَان ramaḍān) islamiar egutegiaren bederatzigarren hila da, mundu osoan ezaguna, musulmanek egun horietan, eguzkia ateratzen denetik sartu arte, egiten duten baraualdia dela eta. Musulmanen erlijioan garrantzi handia du ramadanak, funtsezkoa. Ramadan hitzak bi esanahi ditu: baraualdi hori adierazteko (ṣawm (صَوْم) eta Ramadan musulmanen egutegiko izena adierazteko. Islamiar egutegia ilargi egutegi bat da; eta nazioartean nagusi den kristau jatorriko egutegi gregorianoa, berriz, eguzki egutegi bat da. Beraz, ramadan hila urtero egutegi gregorianoaren data desberdinetan gertatzen da.

Thumb
Ilgora Manama hirian (Bahrain): ilgorak markatzen du ramadanaren hasiera.
Thumb
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ramadanaren gaineko zortzi datu.

Etimologiari dagokionez, ramadan hitzaren jatorria ramada da (arabieraz: رمضاء ; {{lang-eu|erre), hil horretan praktika onen bidez bekatuak erretzen direlako.[1]

Remove ads

Praktikatzaileak

Baraualdia egiteko, Islamaren aginduen arabera, heldua izan behar da, buru-osasunez ondo eta ez da bidaiatzen ibili behar, hau da, leku batean finko egon behar da. Emakumeak, bestetik, hilekotik kanpo egon behar du eta halaber puerperiotik kanpo. Horren arabera, salbuetsita dauden taldeak hauexek dira: haurrak, buru-gaixoak, haurdun dauden emakumeak, hilekoan dauden emakumeak eta pertsona ahulak, bereziki agureak.

Remove ads

Euskal Herrian

Euskal Herriko komunitate musulmanek Ramadan betetzen dute, orokorrean. Desberdintasun nagusia baraualdiaren amaierak kalean ez agertzea da. Lantegietan eta eskoletan, bestetik, arazoak egoten dira; sarritan, ramadanaren praktikatzaileek ezin dute egokiro lan egin eta, askotan, ikasleek azterketen datak aldatzeko eskatzen dute.[erreferentzia behar]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads