Re-Animator

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Re-Animator edota H. P. Lovecraft's Re-Animator (euskaraz Ber-Animatzailea edota H. P. Lovecraften Ber-Animatzailea) 1985eko Stuart Gordon estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Brian Yuzna zinema ekoizleak ekoiztutako beldurrezko film bat da. H. P. Lovecraft idazlearen Herbert West–Reanimator izeneko kontakizun laburrez osatutako bilduman arinki oinarritua dago. Bruce Abbott, Barbara Crampton, David Gale, Robert Sampson eta Jeffrey Combs aktoreek antzeztu zuten.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...

Bride of Re-Animator (1990, Ber-Animatzailearen Neskalaguna) eta Beyond Re-Animator (2003, Re-Animatzaileaz Haratago) jarraipenak dauzka.

Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Herbert West (Jeffrey Combs) Suitzako Zürich hiriko unibertsitate batean esperimentu zalantzagarriak burutzen ari den medikuntza ikasle xelebre bat da, haietako batean berarekin lanean ari zen zientzialari bat hilik suertatzen denean unibertsitatetik kaleratuko dute.

Jada, AEBetara itzuli eta Massachusetts estatuko Arkham hiriko Miskatonic Unibertsitatean izen emango du. Bertan, bere esperimentu ikaragarriak egiteari berrekingo dio, alegia, hildakoak biziberritzeko seruma lortzeko formula topatzea, horretarako hildakoen gorpuekin esperimentatuko du. Westek bere pisukidea den Dan (Bruce Abbott) eta haren neskalaguna Megan (Barbara Crampton) ere bere proiektu makabroaren partaide egingo ditu.

Remove ads

Bitxikeriak

Filma estreinatu eta berehala gore generoko zinemazaleen artean kultuzko filma bilakatu zen, beldurrezko zinema eta komedia edo umore beltzaren elementuak ere elkarnahasten ditu.

Bitxikeria gisa, zinezale askok filmaren soinu bandaren hasierako doinua Alfred Hitchcockek zuzendutako Psycho (1960) filmaren doinu ospetsuaren plagio hutsa dela aipatu ohi dute, bi doinuek antzekotasun ikaragarria baidute. Film honetako zaletu askok nahitan, umorez eta disimulurik gabe Hitchcock eta bere filmaren omenez egin zela defendatzen dute.

Remove ads

Aktoreak

  • Jeffrey Combs: Herbert West
  • Bruce Abbott: Dan Cain
  • Barbara Crampton: Megan Halsey
  • David Gale: Carl Hill doktorea
  • Robert Sampson: Dean Alan Halsey
  • Al Berry Hans Gruber doktorea
  • Carolyn Purdy-Gordon: Harrod doktorea
  • Ian Patrick Williams: Suitzar irakaslea
  • Gerry Black: Mace
  • Peter Kent: Melvin Ber-Animatzailea

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads