Reckless

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Reckless 1984an James Foleyk zuzendu zuen komedia erromantiko generoko film bat da. Apalatxe Mendietan eta Rust Beltean gertatzen da, zehazki Ohio estatuko Steubenville eta Mingo Junctionen eta Mendebaldeko Virginiako Weirtonen. Protagonista nagusiak Daryl Hannah eta Aidan Quinn dira. Chris Columbusek idatzi eta James Foleyk zuzendu zuen. Musikaz Thomas Newman, Romeo Void, Bob Seger eta INXS arduratzen dira. 1980ko hamarkadako film hau Ameriketako Estatu Batuetan R bezala sailkatua izan zen.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...
Remove ads

Istorioa

Johnny Rourke (Aidan Quinn) nerabe errebeldea tokiko amerikar futboleko jokalari bat da, Tracey Prescott (Daryl Hannah) emakume eder eta aberatsaz maitemintzen dena. Eskolan eginiko zozketa batean, biak dantza batean bikote bihurtzen dira, eta kontrakoak erakarri egiten direnez, azkenean elkar maitemintzen dira. Johnnyri modu arriskutsuan bizitzea gustatzen zaio, eta bere portaera honek klase altuko Prescott familiarekin kontrastatzen du. Guztiaren erdian Rourke dugu amarekin arazoak pasaz, eta aita gaixotua eta berriki hil zela (Kenneth McMillan. Traceyri dagokionez, denbora askoan maitemindua izan zuen Randy Daniels (Adam Baldwin) eta Rourke misteriotsu eta kaotikoaren artean aukeratu beharrean dago.

Remove ads

Aktoreak

Thumb
Aidan Quinn (2009an). Johnny Rourken papera egiten du film honetan.
  • Aidan Quinn - Johnny Rourke
  • Daryl Hannah - Tracey Prescott
  • Kenneth McMillan - John Rourke Sr.
  • Cliff DeYoung - Coach Barton
  • Lois Smith - Mrs. Prescott
  • Adam Baldwin - Randy Daniels
  • Dan Hedaya - Peter Daniels
  • Billy Jayne - David Prescott
  • Toni Kalem - Donna
  • Jennifer Grey - Cathy Bennario
  • Haviland Morris - Mary Pat Sykes

Musika

Beste datu batzuk

Film honek zine izar bihurtu zituen Jennifer Grey eta Daryl Hannah.

Ez da Bryan Adamsen Reckless musika bildumarekin nahastu behar.

Artikulu hau portugesezko eta ingelesezko wikipedietatik itzulia dago.

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads