Red Skull
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Red Skull, euskaraz Garezur Gorri, jaiotze izenez Johann Shmidt, Marvel Comics komiki argitaletxearen superbilau bat da. Joe Simon eta Jack Kirbyk sortu zuten eta lehenbiziko aldiz Captain America Comics komiki liburuaren 1. zenbakian agertu zen (1941eko martxoa). Captain America superheroiaren lehenbiziko arerio nagusia izan zen.
Red Skullen lehenbiziko nortasuna George Maxon izan zen, AEBetako Aire Armadarentzat hegazkinak ekoizten dituen Maxon Aircraft Company enpresaren nagusia, baina Captain America Comics komikiaren 7. zenbakian (1941eko urria) George Maxon haren papera antzeztzen zuen Red Skullen morroi bat besterik ez zela agertzen da. Ondorengo zenbakietan Red Skullen benetako nortasuna Johann Schmidt nazi ofiziala dela agertuko da.
Remove ads
Zinema
Zinema Hugo Weaving eta Ross Marquand aktoreek antzeztu zuten.
- Captain America: The First Avenger (2011)
- Avengers: Infinity War (2018)
- Avengers: Endgame (2019)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
