Richard Benjamin Harrison
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Richard Benjamin Harrison Jr. (Danville, Virginia, 1941eko martxoaren 4a - Las Vegas, Nevada, 2018ko ekainaren 25a), ezizenez The Old Man ("Xaharra") eta The Appraiser ("Tasatzailea"), estatubatuar negoziogizona eta telerrealitate saioetako pertsonaia bat zen.
Las Vegas hiriko World Famous Gold & Silver Pawn Shop bahi-dendaren bi jabeetako bat zen, Rick Harrison semearekin batera, 1989an biek batera negozioa ireki zuten. Pawn Stars saioan Rick semea, Corey Harrison biloba eta Austin "Chumlee" Russell lankideekin batera agertuz mundu osoan ospetsu bilakatu zen.
Negozio horretan hasi aurretik, gaztaroan Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadako marinel izana zen.
Remove ads
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
