Robert B. Laughlin

fisikari estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Robert B. Laughlin
Remove ads

Robert Betts Laughlin (Visalia, Kalifornia, AEB, 1950eko azaroaren 1a) estatubatuar fisikaria da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Biografia

Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean ikasi eta 1976tik 1979ra bitartean IBM konpainiarentzat lan egin zuen. 1979an Massachusettseko Teknologia Institutuan irakurri zuen doktore-tesia. 1982az geroztik, Lawrence Livermore laborategiko ikertzailea da.

1983an, urtebete lehenago H.L. Störmer alemaniarrak eta D.C. Tsui estatubatuarrak aurkitutako partikulazko Hall efektu kuantikoaren sorrerari buruzko ikerketak sakondu zituen, eta kuantuen kondentsazioarengatik sortzen dela aurkitu zuen.

Ipar Amerikako zenbait zientzia-akademia eta elkarteko kide da. 1985etik 1989ra bitartean, irakasle laguna izan zen Kaliforniako Stanford Unibertsitatean, eta 1989an fisika-arloko katedra eskuratu zuen unibertsitate berean. Sari garrantzitsuak irabazia da, horien artean, Fisikako Nobel saria, Tsui eta Störmerrekin batera, 1998an.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads