El último viaje de Robert Rylands
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
El último viaje de Robert Rylands, ingelesez Robert Rylands' Last Journey (euskaraz Robert Rylandsen azken bidaia), 1996ko Gracia Querejeta espainiarrak zuzendutako drama film bat da. Javier Marías espainiar idazlearen Todas las almas (1989) eleberrian oinarritua dago. Ben Cross, William Franklyn, Gary Piquer eta Cathy Underwood aktoreek antzeztu zuten.
Remove ads
Argumentua
Ingalaterra, Robert Rylands (William Franklyn) azken hamar urtez haren berririk izan ez den eta Oxfordera itzuli berri den 70 urte betetzear dagoen unibertsitateko irakasle eta arkeologo bat da. Gau oso batez poliziaren komisaldegian bere borondatezko lekukotasuna ematen igaroko du. Bere kontakizunak hainbat pertsonen arteko loturak ezarriko ditu: Jill ilegorria (Cathy Underwood), haren alaba Sue (Perdita Weeks), Ahira indiarra (Lalita Ahmed), Abraham Jones (Karl Collins) ikasle beltza, eta literatura ikastaro bat irakastera etorri den Juan Noguera espainiarra (Gary Piquer). Rylandsen adierazpenek Alfred Cromer-Blakerekin (Ben Cross) harreman intimoa eta iraunkorra duela agertaraziko du. Cromer-Blaken egunak jada amaitzear daudelako albisteak Robert Rylandsen azken bidaia bizipen emozional pertsonal batean bilakatuko dute.
Remove ads
Aktoreak
- Ben Cross: Alfred Cromer
- William Franklyn: Robert Rylands
- Gary Piquer: Juan Noguera
- Cathy Underwood: Jill, Alfreden arreba
- Perdita Weeks: Sue, Jillen alaba
- Kenneth Colley: Archdale komisaria
- Lalita Ahmed: Ahira, Roberten etxezaina
- Karl Collins: Abraham, Juanen ikaslea
- Maurice Denham: Hume
Kanpo estekak
- LGBTeei buruzko filmak (Ingelesez)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads