Rock progresibo

From Wikipedia, the free encyclopedia

Rock progresibo
Remove ads

Rock progresiboa (prog rock edota prog moduan laburtua halaber) rock musikaren azpigenero bat da. 1960ko hamarkadaren amaiera aldera Erresuma Batuan eta AEBetan rock psikodelikotik eratorrita sortu eta 1970eko hamarkadaren erdialdera urrezko aroa bizi izan zuen.

Thumb
Pink Floyd The Dark Side of the Moon (1973) zuzenean jotzen.

Art rockaren antzera rock musikari sinisgarritasun eta sorkuntza maila handiagoa emateko asmoz sortua izan zen. Azpigenero horretako taldeek pop sotila zokoratu eta jazz edo musika klasikoko ohiko instrumentalizazio eta konposizio teknikak bereganatu zituzten, rock musikari genero horiek duten sofistikazio eta kritikaren begirunea lortzeko helburuaz.

Art rockeko talde nabariak hauek izan ziren: Pink Floyd, Genesis, Rush, Yes, Jethro Tull, The Moody Blues, King Crimson eta Emerson, Lake & Palmer.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads