Romanesko

barazkia, azalorearen barietatea From Wikipedia, the free encyclopedia

Romanesko
Remove ads

Romaneskoa[1] (Brassica oleracea var. botrytis) Brassica oleracea espezietik eratorritako barazkietako bat da, azalore barietate bat. Batzuetan romanesco aza, romanesco azalorea edo romanesco brokolia[2] ere esaten zaio.

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...

Historia

Romaneskoa Italian dokumentatu zen lehen aldiz XVI. mendean Erromako eskualdean eta XIX. mendean broccolo romanesco izena eman zitzaion. Bai laborantza bai kontsumoa oso berriki hedatu dira mundu osoan.

Ezaugarriak

Familia honetako espezie guztiak bezala, C bitaminan, zuntz dietetikon, potasioan, fosforoan, azido folikoan eta karotenoideetan aberatsa da. Lurrunetan edo uretan egosia jan ohi da, baina gordinik ere jan daiteke.

Bere ezaugarririk deigarrienetako bat bere egitura geometrikoa da: romaneskoa osatzen duen infloreszentzia kopurua Fibonacci zenbaki bat da. Gainera, bere geometria autoantzekoagatik sarritan geometria fraktal naturalaren adibidetzat ematen da.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads