Saadi
XIII. mendeko poeta pertsiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Abū-Muhammad Muslih al-Dīn bin Abdallāh Shīrāz (Xiraz, 1210 - Xiraz, 1291), Saadi eta Saadi Xirazi moduan ere ezaguna, persiar poeta sufia izan zen. Persiako idazle klasiko nagusietakoa da.
Remove ads
Bizitza
Teologo ospetsuak eman zituen familia batean sortu zen, eta Bagdadeko eskola nagusian ikasi zuen. Irak, Siria eta Arabian barrena bidaia ugari egin ondoren, sorterrira itzuli eta han bukatu zituen bere bi gogoeta liburu ospetsuak: Bustan (1257, «Barata»), poema epikoetan ohi zen neurri bera erabilita, eta Gulistan (1258, «Arrosadia»), hitz laua eta neurtua nahasian erabili zituen liburua.
Ghazal edo maitasunezko poemak landu zituen maisutasun handiz, eta, erabili zuen herri literaturako estilo lainoari esker, Ekialdeko poeta ospetsuenetako bat izan da mendeetan zehar. XVII. mendean, Saadiren Gulistan liburuaren bitartez ezagutarazi ziren Europan pertsiar literatura moldeak.
Remove ads
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
