Andura
landare espeziea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Andura (Sambucus ebulus) sorterria Europako erdialde eta hegoaldean eta Asiako hego-sartaldean duen Adoxaceae familiako landare belarkara handia da.
Lehen Caprifoliaceaen artean sartzen ziren Sambucus generoko landareak baina azken filogeni lanen arabera Adoxaceae familian sartzen dira.
Remove ads
Deskribapena

1-2 m-ko garaierara heltzen da, lurpeko errizoma barreiatu bizikor batetik multzoka sortutako zurtoin zutitu eta, eskuarki, adarbakorekin.
Aurkako hosto pinatuak ditu, 15-30 cm luze, 5-9 hostoxkaz osatuak eta kirasdunak.
Zurtoinak lore zuri (batzuetan arrosa) askoz osatutako 10-15 cm-ko diametroko korinbo batean amaitzen dira.
Fruituak 5-6 mm-ko diametroa duten globo itxurako baia beltz txikiak eta pozoitsuak dira
Orriek azido zianhidriko kopuru handia ei dute.
Etimologia
Aitzineuskaraz: *zinaurri[1]
Remove ads
Ezaugarriak


- Ugaltze-organoak:
- Infloreszentzia mota: zima multiparoa
- Sexu banaketa: hermafrodita
- Lorautseztapen mota: entomogamoa, autogamoa
- Loraldia: ekainetik abuztura (bagiletik dagonilera)
- Haziak:
- Fruitu mota: baia
- Barreiadura mota: endozookoroa
- Habitat eta hedapena:
- Habitat mota: Lursail bazter eutrofilo eta mesohidrikoak
- Hedapen gunea: Eurasiako hegoaldea


Remove ads
Erabilera
Gaitasun izerdiarazle, diuretiko eta laxanteak ditu.
Beste izen arruntak
Sambucus ebulus tokiko euskarazko testuetan[2]: akamailu (arkamailu, akamailla, akamelu, akaramailu, arkaramailu); andura (anddura, aindura, andora, anduera, aniura, andu); mausa (maus); saliparda (saluparda, saliporda); zihaurri (ziaurre, ziaurdi, zinurri, ziraurri, ziorri, zigorri , zenaorri , zeaurri); batzuetan mausa-belar.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
