Sandor Clegane

From Wikipedia, the free encyclopedia

Sandor Clegane
Remove ads

Sandor Clegane edo Ehiza-Txakurra, George R. R. Martin idazlearen A Song of Ice and Fire eleberri saileko eta Game of Thrones telesaileko pertsonaia bat da, azken horretan Rory McCann aktoreak antzeztu zuen.

Datu azkarrak Argitalpena, Sortzailea ...

Izaera amorala, zakarra eta maiz abusatzailea du, bere jaunekiko guztiz leiala eta gerlari oso trebea da. Fisikoki garaia, gihartsua eta oso indartsua. Bere ezaugarri nagusienetakoa arerioa beldurtzeko helburuz darama ehiza-txakurdun kaskoa da, hortik ezizena datorkio. Begi ezkerra erdi itxia eta aurpegian erredurak dauzka, haurtzaroan bera baina oraindik eta indartsu, bortitz eta zakarragoa den Gregor Mendia deritzon anaiak haserrealdi batean eginak, gertaera horrek bere izaeran bizitza osorako eragina izango du.

Bere zakartasun eta bortizkerian oraindik zintzotasun arrasto txikiren bat baduela erakutsiko du, Sansa Stark jotzeari uko egin eta Arya Stark babestuz.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads