Santanderko estropada zaharrak

From Wikipedia, the free encyclopedia

Santanderko estropada zaharrak
Remove ads

Santanderko estropada zaharrak Santanderko badian bi garaitan jokaturiko estropadak dira, alde batetik XIX mendean jokaturikoak eta bestetik 20, 30 eta 40. hamarkadan jokaturikoak. Gehienetan Kantabriako traineruek baino ez zuten parte hartzen, baina 40. hamarkadan Pedreña, Kaiku eta Orioren arteko lehia ikusgarriak ezagutu zituzten.

Thumb
XX. mende hasierako postala

XIX mendeko estropadak

1861ean Elisabet II.a Espainiakoa bisitan zela eta estropadak antolatu ziren eta Castro Urdialesko traineru bat izan zen garailea. Jakina da 1875 urtetik aurrera estropadak jokatu izan zirela Santiago egunez baina ez da emaitzarik ezagutzen kasurik gehienetan. Estropadetan Santanderko badiako traineruek hartu zuten parte.

  • 1886an "San Pedro" traineruak irabazi zuen patroia Roberto Escobedo zela.
  • 1889an "Concha" trainerua atera zen garaile.
  • 1893an Dámaso Iza patroi zuen traineruak irabazi zuen.
  • 1894ean Domingo Escobedoren trainerua nagusitu zen.
  • 1895ean "Volcan II" traineruarekin Ansorenak irabazi zuen. Pedreñako trainerua zen.
Remove ads

XX mendeko estropadak

Gerra aurrekoak (1919-1935)

Traineru kantabriarren artean jokatu ziren. Santanderko Puerto Chico, Las Presas, Peñacastillo eta abarrek Pedreña, Laredo, Argoños eta Castro Urdiales izan zituzten arerio.

Informazio gehiago Urtea, Irabazlea ...
  • 1922an Pedreñak eta Las Presasek besteek baino untzi astunagoak zituztela zioten baina antolakuntzak ez zuen beren kexua ontzat hartu eta ondorioz protesta gisa erretiratzea erabaki zuten.

Laburpena (1919-1935)

Informazio gehiago Herria, Garaipenak ...

Gerra ostekoak (1939-1950)

Unean uneko Gipuzkoa, Bizkaia eta Kantabriako traineru onenek hartu zuten parte. Honetaz gain Kantabriako txapelketak ere jokatzen hasi ziren.

Remove ads

Bibliografia

  • "Vizcaínos en el remo" - Xabier Lauzirika. C.A.V., Bilbo, 1986.
  • "Estropadak, regatas de traineras" ("Enciclopedia Ilustrada del País Vasco"ren zatia) - Rafael Agirre Franco. Itxaropena, Zarautz, 1972.
  • OBREGÓN SIERRA, Angel (2015): Historia de las traineras. 1939 - 1963. Del esplendor a la crisis. Santander. ISBN 978-84-608-4724-3

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads