Sean Connery

From Wikipedia, the free encyclopedia

Sean Connery
Remove ads

Sir Thomas Sean Connery (Fountainbridge, Edinburgh, 1930eko abuztuaren 25a - Lyford Cay, Nassau, Bahamak, 2020ko urriaren 31)[1] eskoziar zinema aktore eta ekoizlea izan zen, James Bonden rola jokatzeagatik famatu egin zena.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...

Oscar Sari bat, bi BAFTA sari, hiru Urrezko Globo eta Henrietta sari bat irabazi zituen. 1989an, "Bizirik zegoen gizonik sexiena" izendatu zuen People aldizkariak, eta "Mendeko gizonik sexiena" 1999an. Elisabet II.ak eskoziar zaldun izendatu zuen 2000ko uztailean.

Remove ads

Biografia

Thomas Sean Connery Edinburghen jaio zen 1930eko abuztuaren 25ean. Aita kamioilaria zuen eta ama garbitzailea: maiz onartu izan zuenez, umetan pobrezia pairatua zen. Hamahiru urterekin eskola utzi eta esne banatzaile aritu zen eta armadan zazpi urtean ibili, harik eta Mister Unibertso lehiaketan izena eman, eta Londresera egindako bidaia hura antzerkian lehen saiakerak egiteko baliatu zuen arte.[1]

1951n, South Pacific izan zuen lehenbiziko antzerki obra, eta 1956an egin zuen lehen filma, Lewis Allenen Another Time, Another Place. James Bond agentea gorpuzteak ekarri zion ospea; 1962an egin zuen munduko espioi famatuena bihurtu zenaren lehen filma, Dr. No. 1962-1971 bitartean, serieko sei filmetako protagonista izan zen. Horiek filmatu bitartean, Alfred Hitchcockek zuzendutako Marnie filmean (1964) parte hartu zuen.[1]

1970eko hamarkadan, hainbat genero eta estilotako filmetara eraman zuen bere talentua. Sidney Lumet zinemagilearekin hainbatetan egin zuen lan (The Anderson tapes, 1971; The Offence, 1972; Murder on the Orient Express, 1974), Michael Cainerekin eta John Hustonen aginduetara Rudyard Kiplingen Indiara joan zen (Errege nahi zuen gizona, 1975), John Miliusekin The Wind and the Lion (1975) egin zuen, eta bertan buruzagi berberea izan zen, eta iraultza aurreko Kuban ere izan zen Richard Lesterren Cuba-n. Euskal Herriarekin ere izan zuen nolabaiteko harremana, 1976an Robin and Marian Nafarroan filmatu baitzuten parte handi batean, Artaxoan, hain zuzen ere.[1]

James Bond agentearena beste behin egin zuen 1983an: Never Say Never Again. 1988an, Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria eman zioten The Untouchables filmagatik. Aipagarriak ditu beste film hauek ere: Der Name der Rose (1986), Highlander (1986), Indiana Jones and the Last Crusade (1989), The Hunt for Red October (1990), Dragonheart (1996), The Rock (1996), eta Forrester agerira (2000).

Remove ads

Bizitza personala

Babes argia azaldu zion beti Eskoziaren independentziari eta, 2014. urtean egindako erreferendumean lehen lerroko garrantzirik hartu ez bazuen ere, kanpaina egin zuen baiezkoaren alde. Abertzaletasun hori bera igar daiteke 2008an argitaratu zuen autobiografiaren tituluan ere: Being a Scot ("Eskoziarra izanik").[1]

Diane Cilento emazte ohiak, esaterako, elkarrekin egon ziren aldian, aktoreak behin baino gehiagotan kolpatu zuela salatu zuen bere memorietan. Aktoreak akusazioei pisua kendu nahi izan zien, eta beren harremanaren haustura ez gainditzeagatik mendeku hartzen saiatzea aurpegiratu zion.[1]

Horrez gainera, zergak ordaintzeari izkin egin izanaren akusazioa ere beti izan zuen gainean. Suitzan egindako negozio batzuengatik ere izan zen epaitegietan, eta Espainiak ere deklaratzera deitu zuen 1999an Marbellan zuen etxearen salmentagatik. Gaixo zegoela argudiatuz saihestu zuen epaitegira joatea eta, azkenean, haren aurkako kargurik gabe itxi zuten kasua.[1]

Remove ads

Filmografia hautatua

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
2003The League of Extraordinary GentlemenAllan Quatermain
2000Finding ForresterWilliam Forrester
1999EntrapmentRobert MacDougalEkoizlea ere
1998Playing by HeartPaul
1998The AvengersSir August de Wynter
1996The RockJohn Patrick MasonEkoizle zuzendaria ere
DragonheartDracoDragoiaren ahotsa
1995First KnightKing Arthur
Just CausePaul Armstrong
1994A Good Man in AfricaAlex Murray doktorea
1993Rising SunJohn Connor kapitainaEkoizle zuzendaria ere
1992Medicine ManRobert Campbell doktorea
1991Robin Hood: Prince of ThievesRikardo Lehoi BihotzaKrediturik gabe
Highlander II: The QuickeningJuan Sanchez Vila-Lobos Ramirez
1990The Russia HouseBartholomew 'Barley' Scott Blair
The Hunt for Red OctoberMarko Ramius kapitaina
1989Family BusinessJessie McMullen
Indiana Jones and the Last CrusadeHenry Jones prefesorea
1988The PresidioAlan Caldwell eniente kolonela
1987The UntouchablesJim Malone
1986Der Name der RoseWilliam Baskervillegoa
HighlanderJuan Sanchez Vila-Lobos Ramirez
1984Sword of the Valiant: The Legend of Sir Gawain and the Green KnightZaldun Orlegia
1983Never Say Never AgainJames Bond
Sean Connery's EdinburghBere burua antzeztuzAgerpen laburra
1982Wrong Is RightPatrick Ale
Five Days One SummerDouglas Meredith
G'ole!NarratzaileaDokumentala
1981Time BanditsAgamemnon erregea/Suhiltzailea
OutlandO'Niel
1979CubaRobert Dapes maiorra
MeteorPaul Bradley profesorea
The First Great Train RobberyEdward Pierce/John Simms/Geoffrey
1977A Bridge Too FarRoy Urquhart jeneral maiorra
1976The Next ManKhalil Abdul-Muhsen
Robin and MarianRobin Hood
1975Errege nahi zuen gizonaDaniel Dravot
The Wind and the LionMulay Achmed Mohammed o-Raisuli Bikaina
The Dream FactoryBere burua antzeztuzDokumentala
RansomNils Tahlvik
1974Murder on the Orient ExpressArbuthnot koronela
ZardozZed
1973The OffenceJohnson detektibe sarjentua
1972A Spain Golf CourseBere beurua antzeztuzAgerpen laburra
1971Diamonds Are ForeverJames Bond
The Anderson TapesJohn Anderson
Krasnaya palatkaRoald Amundsen
1970The Molly MaguiresJack Kehoe
1969The Bowler and the BonnetBere burua antzeztuzDokumentalaren zuzendaria
1968ShalakoMoises Zebulon 'Shalako' Carlin
1967You Only Live TwiceJames Bond
1966A Fine MadnessSamson Shillitoe
A New WorldBere burua antzeztuzKameoa
1965ThunderballJames Bond
The HillTrooper Joe Roberts
1964GoldfingerJames Bond
MarnieMark Rutland
1963From Russia with LoveJames Bond
1962Dr. NoJames Bond
Remove ads

Filmen zuzendaria eta izenburuak

Filmen zuzendaria eta itzuli bada beste hizkuntza batera (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera) beste izenburu batekin taula honetan ikus daiteke:

Informazio gehiago Urtea, Filma ...
Remove ads

Sariak

Informazio gehiago Urtea, Saria ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads