Secret of the Incas
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Secret of the Incas (euskaraz Inken Sekretua) 1954ko Jerry Hopper estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da.
Askorentzat filma hau gerorra 1980ko hamarkadaren hasieran agertutako Indiana Jones pertsonaia eta bere filmen aurrekaria eta oinarria izan zen, filma honetako protagonista abenturazaleak daramatzan kapela eta jaka, nahi itxura eta izaera zinikoa Indiana Jonesen berdinak baidira.
Remove ads
Argumentua
Inken kondaira baten arabera jainkoek Inka Inperioa suntsitu zutenean haien urre eta bitxiak Eguzkiaren Tenplutik ohostuak izan ziren, mende batzuk geroago zibilizazio hura berpiztu eta lapurtutako altzorra jatorrizko lekura itzulia izan omen zen. Harry Steele (Charlton Heston), eskrupulurik gabeko estatubatuar abenturazale gaztea altxor horren bila dabil, baita eta haren aurkaria den Edward 'Ed' Morgan (Thomas Mitchell) estatubatuar abenturazale zaharra ere, haien tartean Elena Antonescu (Nicole Maurey), Altzairuzko Oihaletik ihes egin berri den errumaniar errefusiatua egongo delarik. Hiruak ere, inken altxorraren pieza preziatuena den urrezko disko sakratu baten bilaketari ekingo diote.
Remove ads
Aktoreak
- Charlton Heston: Harry Steele, abenturazalea
- Robert Young: Stanley Moorhead
- Nicole Maurey: Elena Antonescu
- Thomas Mitchell: Ed Morgan
- Glenda Farrell: Winston jauna
- Yma Sumac: Kori-Tika
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads