From Wikipedia, the free encyclopedia
Sentsazio termikoa hautematen den kanpo-tenperatura da. Airearen tenperatura, hezetasun erlatiboa eta haizearen abiadura kontuan izanda (edo elkar hartuta), gorputzak nabaritzen duen tenperatura da. Airearen tenperatura baxua denean, haizearen abiadurak areagotu egiten du hotz-sentsazioa (haizearen hozte-faktoreaz kalkulatzen da); airearen tenperatura altua denean, ordea, airearen hezetasun erlatiboak bero-sentsazioa areagotu egiten du (horri sargori-tenperatura esaten zaio).[1]
Giza gorputzak elikagaietatik lortzen duen energia erabiltzen du. Hazkuntzan, mugimenduan eta bere funtzionamenduan erabiltzen du. Hondakin gisa, beroa sortzen du. Lehenik eta behin, gorputza funtzionamendurako tenperatura egokian mantentzeko erabiltzen du, eta, ondoren, soberakina disipatzen du. Sortutako bero-kantitatea indize metabolikoaren bidez ebaluatzen da.
Sortzen dena baino bero gehiago disipatzen bada, hotz-sentsazioa izaten da; gutxiago disipatzen bada, bero-sentsazioa izango da. Erosotasun-sentsazioa lortzen da disipaturiko beroa gutxi gorabehera sortutako beroaren berdina denean. Gorputzaren bero-galerak aldatzen dituen mekanismo orok eragina izango du sentsazio termikoan.
Gorputz biluziak 15 eta 30 ° C arteko (gutxi gorabehera) giro-tenperaturetarako beroaren emisioa erregulatzeko aukera du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.