Shishapangma
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Shishapangma munduko mendirik altuenetan hamalaugarrena da, 8.013 metro baititu. 8.000 metrotik gorako mendietatik txikiena da, beraz. Igo zen azkeneko 8.000koa izan zen.
1964ko maiatzaren 2an Hsu Ching txinatarrak igo zuen lehen aldiz. 2005 arte ez zuen inork lortu neguan igotzea; Piotr Morawski eta Simone Moro izan ziren lehenak.
Mendi horretara igotzen, 21 pertsona hil dira.
Remove ads
Mendia eta literatura
Unai Elorriaga bizkaitarrak 2001ean SPrako tranbia liburua idatzi zuen, «Shisha Pangmarako tranbia» alegia, mendiari buruzko aipamen ugari gordetzen dituena. Bestela, Espainiako Narratiba Saria lortu zuen bizkaitarrak liburu harekin; sari hori eskuratzen zuen bigarren euskal idazlea izan zen.
Juanra Madariaga bizkaitar mendizale eta idazleak bestela 2015ean "E(SP)edizioa. Mendi ororen pisua" idatzi zuen, mendi honetara egindako bere espedizio propioa kontatzen eta erreferentzia eginez Unai Elorriagaren liburu famatuari.
Remove ads
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)"Enciclopedia Desnivel".
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads