Sirteko golkoa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Sirteko golkoamap
Remove ads

Sirteko golkoa[1] (arabieraz: خليج سرت, Khalīj Surt), batzuetan Sidrako golkoa ere deitua[2], Mediterraneo itsasoan, Libiako kostan dagoen sargune bat da, Misratahetik mendebaldera, Bengazira zabaltzen dena. Antzina Syrtis Maior (‘Sirte Handia’) deitzen zen, Syrtis Minorren (‘Sirte Txikia’), hau da, Gabesko golkoatik bereizteko.

Datu azkarrak Mota, Geografia ...

Itsasertzak basamortu-itxura du, nagusiki, eta aintzira gaziak ditu. Sirte da badiaren inguruko portu nagusia. Bertatik karabana-ibilbideak egiten ziren Saharako basamorturantz. Sidrako golkoa da Mediterraneo itsasoko gune beroena (abuztuan 31 °C-raino iristen da)

Ekonomiari dagokionez, atunaren eta belakiaren arrantzak garrantzi handia du golkoan.

Remove ads

Jurisdikziopeko uren inguruko errebindikazioak

Libiak, 1973ko urriaren 19ko adierazpenarekin, eta arrazoi historikoak argudiatuz, golko osoa lurralde nazionala zela esan zuen. Hala ere, beste herrialde batzuek mugak jarri dizkiote Libiaren eskaerei.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads