Sinclair Lewis
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Harry Sinclair Lewis (Sauk Centre, Minnesota, 1885eko otsailaren 7a - Erroma, Italia, 1951ko urtarrilaren 10a) estatubatuar eleberrigilea izan zen. Yale Unibertsitatean ikasketak egin ondoren hainbat argitaletxetan lan egin zuen eta Saturday Evening Post eta Cosmopolitan astekarietan plazaratu zituen bere lehen artikuluak. Ipar Amerikako literatura modernoko mitorik handienetako bi sortu zituen 1920 inguruan: Main Street (1920, Kale Nagusia) eta Babbit (1922). Ia ondorengo eleberri guztiek Estatu Batuetako gizartea eta giroa erakusten dituzte: Arrowsmith (1925), Elmer Gantry (1927), Dodsworth (1929), Ann Vickers (1933), Gideon Planish (1934), Work of art (1934, Arte lana), It can’t happen here (1947, Ezinezkoa da hemen gertatzea) eta Kingsblood Royal (1947, Erregearen odola). Literaturako Nobel saria jaso zuen Estatu Batuetako lehen idazlea izan zen (1930).
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
