Sinopia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Sinopia
Remove ads

Sinopia burdin oxidoz osatutako pigmentua da, normalean okre gorrixka (lur gorria), horma-pinturarako gehien erabiltzen dena, nahiz eta beste tonu batzuk ere izan, esaterako, horia eta beltza. Izenaren jatorria Turkiako Sinop eskualdeko lur gorri baliotsuetatik dator. Sinopia erabili izan da fresko pintura bat egin aurretik, horman irudikatzen den zirriborroa egiteko. Horregatik, marrazki edo teknika honi ere "sinopia" deritzo.

Thumb
Madonna col Bambino, "Maestro della Crocifissione Grigg" margolanaren sinopia.
Thumb
San Galganoko Abadia .
Remove ads

Historia

Sinopia aztarnak aurkitu izan dira Antzinako Egiptoko tenpluetako horma-pinturetan, fresko pinturaren aurrekari gisa. Teknika hau erromaniko horma-pinturetan ere erabili izan zen.

XVI. mendean paperean edo oihalean (kartoia) aldez aurreko irudia egin eta ondoren horman jarrita, zulatuz, margolariari gidatzeko horma-irudia lortzen zen. XV. mendera arte, koloretako hautsa hormaren gainean jartzen zen eta kedarrez betetako zaku baten bitartez, kartoiaren zuloak (spolvero) betetzen ziren. Sistema hau erabiltzeko, Michelangelok eta Rafaelek lur gorria erabili zuten.

Remove ads

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads