Sobrarbeko Konderria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sobrarbeko Konderria (aragoieraz: Condato de Sobrarbe) Cinca eta Gallego ibaien arteko lurraldeetan zegoen frankoen markako konderri txikia zen.
Remove ads
Historia
Sobrarbe Marca Hispanica izeneko frankoen eskualdeko konderria zen. Bere hasierako historia bertako kondairekin lotuta dago, batzuen ustez Eneko Arista, lehendabiziko Iruñeko erregea Sobrarbeko kondea omen zen. Beste kondairak dio Gartzia Ximeno izeneko baskoi buruzagi batek 724 inguruan errebelatu zela musulmanen aurka. Bataila batean, kristauek galtzen ari zirela, gurutze gorri bat agertu zen arbol baten gainean. Honek kristauei indarra eman eta bataila irabazi zuten. Bataila hartako lekua gurutzea arbol gainean (latinez: sobre arbre) izena hartu zuen.
X. mendean, Sobrarbeko konderria Ribagortzako konderriak bereganatua zen. Antso III.a Nagusia Dadildis Le Pailharseko oinordekoa zelako aitzakiarekin eskualdea okupatu zuen (1016–1019). Hil eta gero, Gonzalo Antso semea, Sobrarbe eta Ribagortzako errege bihurtu zen. 1038an Gonzalo hil zenean, Ramiro I.a Aragoikoa anaiak konderri biak lortu eta Aragoiko Erresuma sortu zen.
Remove ads
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads