Solsona
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Solsona Kataluniako udalerria da, Solsonès eskualdeko hiriburua dena eta Lleidako probintzian ere kokatua. Barruti judizialeko burua da eta eskualdeari izena ematen dio.
Ezagunak dira bertako erraldoiak, irailean ospatu ohi den Festa Major (jai nagusia) jaian eta ihauterietan ateratzen direnak. Solsonako katedrala Solsonako elizbarrutiaren egoitza da.
Remove ads
Historia

Neolitiko garairako bazeuden Solsonako lehen biztanleak. X. mendetik aurrera, herria handituz eraikitzen joan ziren monasterio eta gazteluaren inguruan. Erdigune historikoak Erdi Aroko aztarnak ditu oraindik, harresiaren zatiak ere ikus daitezkeelarik.
Folklorea
Solsonarrei mata-rucs (asto-hiltzaileak) deitu ohi zaie; kondaira batek dioenez, kanpandorrean zeuden landare batzuk jateko eman nahi zizkion abeltzain batek bere astoari, eta landarea jaitsi beharrean astoa igo zuen soka bat baliatuz, hura urkatu eta ito arte.
Kondaira hau urtero oroitarazten dute carnestoltes (ihauteriak) jaietan. Jai hauetan kanpandorretik astoa zintzilikatzen dute, hura txiza egiten hasten delarik.
Remove ads
Biztanleriaren bilakaera
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2.246 | 2.481 | 2.687 | 3.233 | 3.239 | 3.821 | 5.008 | 5.360 | 6.267 | 6.658 | 7.344 | 9.233 |
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Katalanez)(Gaztelaniaz)(Ingelesez) Solsonako Udalaren webgunea[Betiko hautsitako esteka]
- (Katalanez) Festa Major de Solsona (Solsonako Jai Nagusia)
- (Katalanez) Solsonako Ihauteriak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
