Steve Austin

From Wikipedia, the free encyclopedia

Steve Austin
Remove ads

Steve Austin —jaiotza izenez, Steven James Anderson; borrokalari izenez, Stone Cold Steve Austin— ( AEB, 1964ko abenduaren 18a), aktorea, ekoizlea eta erretiratutako borrokalari profesionala da. Eragin handiena izan duten borrokalari profesionaletako bat dela jotzen da. Parte hartu zuen World Wrestling Federation enpresaren garapenean eta arrakastan, Attitude Era delakoan (borroka profesionalak 1990eko hamarkadaren bukaeran eta 2000ko hamarkadaren hasieran izan zuen goraldia).

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Borroka profesionaleko ibilbidea

Thumb
Austin, 1996an.

Austinek 1989an hasi bere ibilbidea borroka profesionalean, Ipar Texasko Unibertsitatean amerikar futbolean jokatu ondoren. 1991n World Championship Wrestling (WCW) enpresarekin kontratua sinatu zuen, eta borrokalaritzat Stunning Steve Austin pertsonaia hartu zuen (borrokalekuko teknikari gaizto bat), eta bi aldiz irabazi zituen WCW Munduko Telebista Txapelketa eta WCW Estatu Batuetako pisu astunen txapelketa; bai eta WCW World Tag Team Championship eta NWA World Tag Team Championship taldekako txapelketak ere, aldi banatan, Brian Pillman lagun zuela (Hollywood Blondes izen artistikoarekin). Extreme Championship Wrestling (ECW) enpresarekin denboraldi labur batez lan egin ondoren, Austinek World Wrestling Federation enpresarekin (WWF, gaur egun WWE) sinatu zuen 1995ean.

Thumb
Austin, 2003an.

WWFn, Austini pertsonaia berri bat eman zioten: Stone Cold Steve Austin izenekoa, aiurri txarrekoa, ausarta eta establishmentaren aurkako antiheroia. Attitude Era garaiko borrokalaririk ospetsuena bihurtu zen. WWF txapelketa sei aldiz irabazi zuen, WWF Intercontinental txapelketa bitan, Million Dollar txapelketa behin, eta WWF Tag Team Championship lau aldiz; hartara, WWF Hiruko Koroa irabazi duen bosgarren borrokalaria da. Gainera, Royal Rumble hiru aldiz irabazi izanaren errekorra du, 1996ko King of the Ring titulua irabazi zuen, eta WWFko ordainpeko ekitaldi askotan protagonista izan zen, besteak beste lau aldiz WrestleMania ekitaldian (WWFren ekitaldi enblematikoena). 2003an, borrokalekuetako lehiaketatik erretiratu behar izan zuen, belauneko lesio ugari izan ondoren eta 1997ko SummerSlam ekitaldian lepoko lesio larri bat izan ostean. Geroago, 1997an bertan, bere enpresako autoritate figuratzat aritu zen. 2009an, WWE enpresako ospearen aretoan sartu zuten. 2022an, erretiroa hartu eta 19 urtera, borrokalekuetako lehiara itzuli zen, eta Kevin Owens garaitu zuen WrestleMania 38 ekitaldian.

Remove ads

Filmografia

Zinema

Informazio gehiago Urtea, Izenburua ...
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads