Stratego
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Stratego bi jokalariek 10x10 laukidun taula batean jokatzen duten estrategiazko taula-joko bat da. Jokalari bakoitzak 40 pieza kontrolatzen ditu, horietako bakoitzak gudaroste bateko maila ezberdinetako soldaduak irudikatzen ditu. Jokoaren helburua arerioaren bandera topatu eta atzematea da, edota bestelakoan etsaiaren ahalik eta pieza gehien atzematea.
Jokalariek ezin ditzakete arerioaren piezen mailak ikusi, hortaz desinformazioa eta aurkikuntza joko honetako atal garrantzitsuak dira, jokalariek inguruaren ezapen partziala dutelarik, aldiz, xakea bezalako beste estrategiazko taula-jokoetan ezagupen hori beti erabatekoa da.
Piezen mailak handitik txikira honakoak dira: mariskala (10), jenerala (9), koronela (8), komandantea (7), kapitaina (6), tenientea (5), sarjentua (4), minalaria (3), esploratzailea (2), espioia (1), bonba (B) eta bandera (F).
Remove ads
Kanpo estekak
- Nazioarteko Stratego Federazioa (Ingelesez)
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads